XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nafarroatik jaso dugun lehenengo ipuintxoa dugu gaurkoa....
Lehenengoa, eta bakarra, egia esateko.
Baina sail zoro samar honetan era guztietakoak onartzen ditugu....
Sator jatorra Igande batean ikastolarekin eskursiora joan ginen Donostiako plaiara.Urtero joaten ginen txikiak ginenean itsasora, gure herrian erreka handia zegoen, baina ez itsasorik eta.
Autobusean sartu ginen denak pozik eta kantatzen.
Donostiara goaz! Ongiii! esaten genuen bidean.
Ni mareatu egin nintzen biajean, beti bezala.
Autobusetan usain arraroa egoten delako beti mareatu egiten naiz, eta Donostiara ailegatu nintzenean, oso arraroa nengoen, mareatuta baino gehiago, zoratuta....
Plaia dena jendez beteta zegoelako, beste herri batera joan ginen autobusez.
Herri txikiagoa zen, eta plaia ere txikiagoa zen, baina jende gutxiago zegoelako guk leku gehiago aurkitu genuen jolasteko eta astakeriak egiteko.
Nik, esan dizuet, burua ez neukan oso ondo.
Toallan bota nintzen eta arearekin jolasean hasi nintzen.
Eskuan hartzen nuen, eta iges egiten zuen, ura bezela.
Nire ondoan bulto bat agertu zen arearen gainean.
Ez zen oso normala ezta? Eta, gero, beste bulto bat andereñoaren toallaren ondoan.
Bera lo zegoen eguzkia hartzen eta ez zen ohartu.
Baina nik bultoak irtetzen zirela ikusi nuen eta hiru, eta lau, eta bost....
Plin plin plin egiten zuen areak, eta bulto txiki bat.
Plon, plon, plon eta bulto handi bat.
Sudurraren aurrean
Oso bitxia zen, egia.
Arratoi bat ematen zuen, baina betaurrekoak zeuzkan eta toalla bat bizkarrean.
Non nago? galdetu zuen.
Eta nik erantzun behar nuenean,
Bultotik bera bezalako beste animali bat agertu zen, eta gero beste hiru animalitxo, txikiagoak, denak betaurreko eta toallekin.
Nire aurrean jarri zituzten toallak, eta eguzkia hartzen jarri ziren.
Digestioa egiten gelditu ziren, eta nola ni bezala aspertuta zeuden, mintzatzen hasi ginen.
Orduan esan zidan
Berdin aste bat pasatu behar zuen probatzen, zuloak egiten, batzutan zuloa plaza batetan, mendi batetan edo etxe batetan irtetzen zitzaiolako.
Baina egun hartan ondo irten zitzaion zuloa.
Egun guztia pasatu zuten nire ondoan plaian, eta ni kontent jarri nintzen satorrarekin ez nintzelako aspertu.
Itsasora joan zirenean ni toallan gelditu nintzen ezin nuelako bainatu.
Baina gero, eskerrik asko eman nion satorrari, konpainia egin zidalako.
Eta, ikusi gabe, poltsan sartu nuen berriro etxera eramateko, eta ez ibiltzeko beste aste bat zuloak egiten azertatu gabe.